PROIEKTUAK XEHATUZ

1. HEZKUNTZA INTEGRALA

Ikasleari bai esparru indibidualean eta bai sozialean heziketa integrala eskaintzen

zaio, bere gaitasun guztien garapen orekatua bultzatzen ahaleginduz. Ikaslearen heziketa emozionala garatzeko, ikastetxean giro afektibo-positiboa sustatuko da. Familia eta eskolako estamentu ezberdinek izango dute heziketaren ardura. Pertsonen arteko ezberdintasunak ikasleen heziketarako alderdi positibotzat jotzen ditugu. Hezkidetza geure gain hartzen dugu. Eskola inklusiboa izango da eta aniztasunari erantzuna oinarrizko irizpidea izango da hezkuntza sisteman. Hezkuntza jarduera arrazoian eta elkarrizketan oinarrituko da.

1.1 Jolas kooperatiboak( L.H.)        

Astean behin ikasleek jolas kooperatiboetan parte hartzen dute euren harremanak eta begirunea sustatzeko. Normalean tutorearekin gauzatzen dira eta bere helburua giroa eta jarrera modu egokian bermatzea da.

1.2 Psikomotrizitatea( H.H.)                                                                                

Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.       Haurrek astero psikomotrizitate saio bat edo bi izango dituzte adinaren arabera.                                    

1.3 Haur Hezkuntza 

Haur Hezkuntza metodologia eraldatze prozesuan murgilduta dago. Gelak ekosistemak bihurtu dira: ”Ametsen mundua”, Matematika, Zientzia eta Artea, eta horien bidez, ikaslea modu autonomoan aritzen da.

1.4 Hezkuntza premia bereziak (proiektua)                                                                              

Aniztasun departamentuak, premia bereziak dituzten ikasleen beharrak kontutan hartuta, ikasketa esanguratsua, funtzionala , parte-hartzailea eta eraikitzailea bultzatu asmoz, duela hiru ikasturte bere proiektua martxan jarri zuen: baratza eta sukaldea. Bi esparru hauetan metodologia aktiboa, ikertzailea eta berdinen arteko interakzioa era kooperatiboan sustatzen dira.                                      Proiektua oso aberasgarria da eskola osatzen dugun guztientzat.

2.KONPETENTZIA DIGITALA

Ikasle eta irakasleen konpetentzia digitala garatzeko hainbat baliabide erabiltzen ditugu.

2.1 Pentsamendu konputazionala

HH4tik hasita ikasleak Robotikan lehen urratsak ematen dituzte. Lehen Hezkuntzan CODE eta Scratch informatika-aplikazioen bitartez   programazio lengoaia ikasten dute. 3.zikloko ikasleek Scratcharen bidez programatu  dezakete, aplikazio berriak sortu eta jokoak asmatu. MBootak programatuz  hainbat jarduera egiten dituzte.

2.2 Gsuite

Gsuite Google plataformak hezkuntzarako eskaintzen duen  tresna multzo bat da eta gmail  kontu bat esleitzearekin batera, Googlek ematen dizkigun tresnen erabilera sustatuko da. Gmail, Calendar, Meet, Classroom, Drive, Docs, aurkezpenak…aplikazioak erabiltzen dira LHko 3.mailatik aurrera.

2.3 Office

Gsuitek eskainitako trenez gain, Lehen Hezkuntzako maila desberdinetan Microsoft Officek dituenak ere erabiltzen dira.

 

3. HIZKUNTZA ETA KULTURA

Euskara  da irakaskuntza eta komunikazioko tresna. Gure helburu nagusienetako bat ikasleen euskara maila hobetzea eta erabilera areagotzea da. Ahozkotasuna indartzeko eguneroko jardueretan ekintza desberdinak txertatuta ditugu, hala nola, errutinak, kontaketak, abestiak, olerkiak, aurkezpenak, albisteak… Testuen idatzizko eta ahozko ulermenaren konpetentzia garatzeko, maila guztietan,  astean bitan bikoizketak egiten dira.

3.1 Bikoteka irakurtzen

Irakurketa sustatu eta garatzeko “bikoteka irakurtzen” proiektua eta liburutegiko liburuen mailegua martxan dauzkagu aspalditik.

 

3.2 Mediateka

Liburutegian jarduera desberdinak egiten dira: irakurketa isila,  ipuin kontaketak, liburuen aurkezpenak, idazleekin elkarketak,… Apirilean zehar jardunaldi bereziak egiten ditugu ikasleentzat gurasoen eskutik, ipuin kontaketak hizkuntza ezberdinetan antolatzen ditugu.

 

3.3 Bertsolaritza

Ahozkotasuna lantzeko LH4. eta LH5. mailetan Bertsolaritza Elkarteko proiektuan parte hartzen dugu. Hizkuntzarekin jolastuz eta berarekin ikasiz gure kulturaren sustraiak ulertu eta erabiliko ditugu.

 

3.4 Bazen behin

Proiektu honek  adineko pertsonak elkarrizketatu eta belaunaldi desberdinetako bizimoduak aztertzeko eta alderatzeko aukera ematen die gure ikasleei.

 

3.5 Tradizioak

Euskal kulturatik edaten

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan Euskal Kulturak lehentasuna du, ikaslea bere ingurune sozio-kulturalean oinarrituz eremu zabalago bateko partaide sentitu araziz.

 

Jaiak eta ospakizunak


Ibai Ikastolak euskal kultura eta tradizioekin lotura duten hainbat jai eta ospakizun antolatzen ditu ikasturtean zehar. Jarduera batzuk eskolak antolatzen ditu eta beste batzuk Guraso Elkarteak.

 

4.ELKARBIZITZA

 

4.1 Golden 5 oinarrian

Goldenak proposatzen dituen bost eremuetan oinarrituta, ikasleen autoestimua hobetzea, eskola kide izatearen sentipena indartzea eta eskola emaitzak hobetzea dugu helburu.

Hauek dira Golden 5 eremuak:

1. Gelaren kudeaketa (irakasleak taldea kudeatzeko erremintez jabetzea)

2. Harremanak eraikitzea (harreman onak lantzea ikasleekin)

3. Klima soziala (talde osasuntsua lortzea)

4. Ikaskuntza doitua (ikasle bakoitzaren mailara egokitua)

5. Familia (Golden ikuspegian partaide egitea)

 

4.2 Bizikasi

Proiektu honen helburua ikasleen arteko harreman egokiak sustatzea eta suertatu daitezkeen jazarpen egoerak identifikatu eta kudeatzea da. Honetarako, eskolak tutoretzarako plangintza bat garatzen ari da non identifikatutako jokabide desegokiei erantzuna ematen zaien esku-hartze espezifikoak bermatuz

4.3 Inspira

 

Proiektu hau modu estuan dago STEAM kontzeptuarekin lotuta. Estatistikoki emakumeak lanbide teknologikoekin lotura eskasa duela aztertu eta gero egoera honi konponbidea jartzeko aukera ikusi da plangintza honekin. Emakume zientzialarien papera eta karrera zientifikoen garrantziaz arituko gara hemen taldekatze desberdinen bidez.

4.4 Ikasle ordezkariak

 

Lehen Hezkuntzako ikasgeletako ordezkariak bilduko dira, eskolan sor daitezkeen proposamenak azaltzeko eta jasotzeko. Autokontrolerako organoa izango da, portaera desegokiak zuzentzeko eta, aldi berean, ikastolaren barruan hobekuntzak iradokitzeko.