GURE FILOSOFIA

KIROLA

Kirol Komisioan gure seme alaben kirol jarduerak antolatzen ,kudeatzen eta erabakiak hartzen laguntzen dugu.

Gaur egungo gizartean kirolak duen garrantzia uka ezina dela esan dezakegu eta honetaz jabetzeko gure ingurura begiratzea besterik ez dugu, kirolak izan ditzakeen espresio ezberdinak etengabe ikusten ditugu begiratzen dugun tokira begiratuta:

  • Profesional, ikuskizunezkoa (garaipena eta etekin ekonomikoak helburu).
  • Herritarra, aisialdiko kirola.
  • Terapeutikoa
  • Eskola kirola, hezitzailea.

ESKOLA KIROLA: HELBURUAK
Helburuak hiru atal nagusitan banatu ditzakegu ekartzen dituzten onuren arabera.
Los objetivos del deporte escolar se pueden englobar en tres grupos en relación a los beneficios que conlleva.

1. Onura psikologikoak.
2. Eremu sozialekoak.
3. Fisikoak, osasun arlokoak.

1. ONURA PSIKOLOGIKOAK

Nerbio sistemaren garapena, erabakitze prozesua. Pertzepzioa erabakia eta exekuzioa
Komunikatzeko gaitasuna (gorputz adierazpena)
Autokontzeptuaren hobekuntza:

1. Bakoitzaren gorputza onartzen laguntzen du
2. Kirol trebetasunak hobetuz harroago sentitu
3. Kirolaren bidez errespetua lortu, talde baten parte sentitu…

2. EREMU SOZIALEKOAK

Sozializazioa, giza-harremanak, taldean integratzea eta kolektiboarekin identifikatzen laguntzen du
Lotsa eta konplexuak baztertzen laguntzen du
Onespen soziala lortzea laguntzen du
Agresibitate eta ansietateak kanalizatzen laguntzen du
Gauzak onartzen laguntzen du: emaitzak, besteak, arauak…
Kiroltasuna, joko garbia…. balio egokiak
Antolaketan lagundu, materiala zaintzen ikasi

3. ONURA FISIKOAK, OSASUN ARLOKOAK

  • Erresistentzia
  • Indarra
  • Malgutasuna
  • Kirol bakoitzeko arauak
  • Kirol bakoitzeko teknikak
  • Kirol bakoitzeko taktikak

Laburbilduz: Haurrak, bere ingurunean praktikatzen diren kirolak ezagutzea, aurrerago gustukoenak aukeratu ahal izateko. Bere denbora librea erabiltzeko aukera paregabe eta onuragarria eskeintzea. Giza baloreak landu eta errotzea: kiroltasuna, partaidetza, adiskedetasuna, beraien arteko eta besteekiko errespetua…Lehiakortasunak duen garrantzi eta motibagarritasuna ahaztu gabe, balore hauek lantzeari ezinbesteko garrantzia emango diogu beste guztiaren gainetik.

Kirolaren bitartez, bere ikaskide eta herriko beste neska-mutilekin harremanak sendotu eta berriak egiteko aukera ematea.