INFORMAZIOA

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ZEINTZUK DIRA?

 

       Eskola orduetatik kanpo ematen diren jarduerak anitzak eta aberasgarriak dira eskolak helburu duen hezkuntza integralaren ikuspegitik. Aipatu bezala, ikasleari bere heziketa osatzeko aukera emango die joko eta mugimenduaren indarrak sustatuz. 

       

       Ekintza hauek beti ere borondatezkoak izango dira eta Oinarrizko Zeharkako Konpetentziak lantzeko aukera emango digute: errespetua, autonomia eta balore zibikoak.

 

       Eskaintzen diren jarduerak hauek dira:

 

  • Gorputza eta mugimendua
  • Euskal dantza
  • Zeramika
  • Judo
  • Abesbatza
  • Antzerkia
  • Dantza modernoa

 

GORPUTZA ETA MUGIMENDUA:

Nori zuzendua: HH 4 eta 5 urteko ikasleentzat.

Helburua: Jolasen bidez, adimen emozionala, gorputzeko gaitasuna garatu, erritmo eta doinuak lantzen dira. 

Begiralea: NAGORE.

 

EUSKAL DANTZA:

Nori zuzendua: LH1etik  LH 4. maila arteko ikasleentzat.

Helburua: Euskal kulturako dantza herrikoiak ezagutzea eta beraietaz gozatzea.

Emanaldiak: Ikastolako jaialdian (ekainean).

Monitorea RUTH da.

 

ZERAMIKA:

Nori zuzendua: LH 2. – 6. mailakoentzat.

Helburua: Motrizitate fina lantzea eta forma, bolumena eta kolorea bezalako oinarrizko kontzeptuak landuz ekoizpen desberdinak lortzea.

Monitorea JOSEAN da.

 

JUDO:

Nori zuzendua: LHko 1. – 4. mailakoentzat.

Helburua: Erorketak eta mugimenduen koordinazioa lantzea, gorputza ezagutzea eta indarra neurzen ikastea.

Erakustaldia: Ikasturte bukaeran antolatzen den eskolarteko txapelketan parte hartzeko aukera dute. Indibiduala eta borondatezkoa da.

Monitorea IBON da.

 

KORUA:

Donostiako Orfeoiaren laguntzaz.

Nori zuzendua: LHko 3. – 6. mailakoentzat.

Helburua: Abesten ikastea eta taldean musikarekin eta musikaz gozatzen ikastea.

Emanaldiak: Ikastolako jaialdian (ekainean) eta Orfeoiak antolatzen dituen beste hainbat kontzertuetan (gabonetan, ikasturte bukaeran…)

Monitorea KLARA da.

 

ANTZERKIA:

Nori zuzendua: LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Helburua: Gorputzaren espresioa hobetzea, euskara sendotzea, sormena lantzea eta jende aurrean aurkezteko gaitasuna garatzea.

Emanaldiak: Ikastola barruan beste mailakideentzat eta Ikastolako jaialdian (ekainean).

Monitorea SARA da.

 

DANTZA MODERNOA:

Nori zuzendua: LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Helburua: Koreografiaz baliatuz, gorputz adierazpena, koordinazioa, mugimenduaren armonia, bizkortasun fisiko-mentala eta talde lana zuzpertzen dira.

Emanaldiak: Ikastola barruan beste mailakideentzat eta Ikastolako jaialdian (ekainean).

Monitorea YEIZA da.