KOKAPENA

NON GAUDE ETA NOLA IRITSI

 

Ibai ikastola Donostiako Ibaetako auzoan kokaturik dagoen ikastetxe publiko bat da. Zehatzago izanda, Aingeru zaindari 17 helbidean aurkitzen da iaz 50. urteurrena ospatu zuen ikastetxe honek.

 

Ibaeta udal-barrutiaren mendebaldean kokatzen da; iparmedebaldean, Arriola, Bentaberri eta Lugaritz-ekin muga geografikoa egiten du, ekialdean Aieterekin eta hegoaldean, AƱorga nahiz Usurbilekin.        

Donostiako auzorik zaharrenetarikoa dugu. Azken urteotan, aldaketa sakonak jasan izan ditu: Errotaburu eta Berio-ko urbanizazioak, Kanpusa eta Unibertsitateko Fakultateen garapena, Zuhatzu-ko enpresaritza parkea, Tolosa Etorbideko aldaketak, etabar.        

Bertan zonalde ezberdinak desberdintzen dira: Berio, Illarraberri, Errotaburu, Infierno, Zapatari, Lorea, Unibertsitatea eta Igara. 
Hain zuzen ere Igarako auzoan kokatzen da Ibai ikastola. Aingeru zaindarirako bidea hartuta muino paregabe batetan kokaturik dago Donostiako hiriaren lekuko bezala.