ZERBITZUAK
IBAI IKASTOLAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
Esan bezala, Ibai ikastetxea Donostia hiriaren lekuko da Ibaeta auzoko muino batean. Gauzak horrela Eusko Jaurlaritzak autobus zerbitzua bermatzen du debalde.
Horretarako 3 autobus daude eta bakoitzak bi txanda egiten ditu familia guztien beharrak asetzeko.
Ibai ikastolako autobusen ordutegia ezagutzeko sakatu HEMEN.
Beste zerbitzu batzuk:
- Jangela
- Haur zaintza
- Eskola kirola
- Eguerdietako jarduerak
- Mediateka
- Jarduera osagarriak (iraila eta ekaineko arratsaldeak)
Jangelak auzo-lagunek prestatzen duen bazkaria zerbitzatzen du. Eguerdiko tartea 12:30 etatik 15:00 etara da. Bertan, bazkaltzen ez dauden tartea eguerdiko jarduerekin eta jolas librearekin osatu egiten da.
Menuan edozein aldaketa beharrez gero hainbat aukera daude alergia edota ohituren baitan.
Eskolan jangelako arduradunaren figura daukagu eta berak kudeatzen du, zuzendaritza taldearekin batera, suerta daitezkeen egoera guztiak.
GOGORATU DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO AUKERA DAGOELA!
HH2 eta HH3 ko ikasleentzat siesta egiteko aukera egongo da horretarako egokitutako gela batean.
Jangelako informazioa ezagutzeko sakatu HEMEN.
Haur zaintza zerbitzua 7:45 etatik dago erabilgarri eta bere kudeaketa, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerekin batera guraso elkartearen baitan dago, informazioa behar izanez gero jarri kontaktuan guraso elkartearekin.
Kontaktua
Tel: 943 214 206 Fax: 943 311 369
E-maila: info@ibaigurasoak.eu