INFORMAZIOA

ARGIBIDE OROKORRAK

 

Ibai ikastola digitalizazio prozesuan murgildurik dago. Gure eskolan makina bat proiektu eta jarduera ikusgarri eta aberasgarri gauzatzen ditugu eta zuekin, ikas komunitate guztiarekin partekatzeko aukera izango dugu sortu berri dugun YOUTUBEKO KANALAREKIN.

 

Gure kanalaren barrual erreprodukzio lista desberdinak sortu ditugu bideoak esparru desberdinetan banatzeko asmoarekin. Gauzak horrela momentuz 2 erreprodukzio lista sortu ditugu: orokorrak (eskola guztia partaide den horietan) eta proiektu espezifikoei loturiko bideoak. Etorkizunean lista gehiago gehitzen joango gara zuei informazioa eta esperientziak zabaltzeko xedearekin. 

 

Edozein gomendio, ekarpen edota iradokizun luzatu nahi ezkero jarri kontaktuan ikt@ibaiikastola.eus